Eizie-k eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Eiziek bere esku dituen “Senez” aldizkariko, Literatura Unibertsala, Urrezko Biblioteka eta Itzultzaile Aitzindariak bildumetako eta “31 eskutik” blogeko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko ditu Lexikoaren Behatokia elikatzeko. Lexikoaren Behatokiak Euskal Herri osoko testuak jaso eta euskararen aldaera guztiak biltzen ditu.
Bi erakundeen arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da. Hitzarmena joan den ostiralean sinatu zuten bi aldeek Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Donostian.

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundo
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día