REALA ETA TOULOUSE FC SEASKAREN ALDE LARUNBATEAN

Uztailaren 25ean, Donibane Lohizuneko Pavillon Bleu kirol zelaian, elkarren aurka jokatuko dute Realak eta Okzitaniako Toulouse FC-k , Seaskaren alde. Ikastolen Federazioko presidente Paxkal Indok bi futbol taldeak dohainik ariko direla nabarmendu zuen. Atzo Gipuzkoako taldetik Lapurdira hurbildu zen Joseba Ibarburu eskertu zuen, baita Peyuco Duhart hiriko auzapeza ere. Partida honetatik lortutako irabaziak Baionako Bernart Etxepare lizeoa finantzatzeko izanen direla gaineratu zuen.

Bob EDME