Javier
Nork maite ditu kantautore “graziosoak”? Ez dakit, baina esango nuke kuadrillan beti txisteak egiten dabilen laguna bezala, ongi daudela tartetxo batean. Baina ea nork jasan dezakeen kantari umoristiko bat, egunero bere komeria guztiak, bere “txistetxo” guztiak, bere azken hitza esan beharra. Beti grazia egin behar hori... nekagarria.
Kantautore dramatikoak, serioak, beste egurreko ezpala dira. Poza eragiten digu agian besteen malko, arazo, penak entzuteak. Enpatia eragiten digute. Nork entzun nahi ditu errazkeriaren eta buru-argitasunaren mugan ibiltzen diren “txirrita” astun eta monokordeak? Umorea ez da, ez, lanbide erraza. Ez du itzalik eragiten, ez du mistikarik sortzen; nork hartuko du, bada, aintzat beti txisteak botatzen ari dena? Zein kulturatan hartzen dituzte seriotan arloteak?
Horregatik, seme-alabaren batek kantautore izan nahi duela esaten badizu, eta txisteak egiteko erraztasuna badu, jarri kandela Leonard Cohenen irudiari, eta erregutu gauerdian zirujau sentimental treberen batek bihotza zulatzen dionean gai izan dadila, horrekin kantu bat egiteko, eta deskubritu dezan kantautore serioaren dirdira. Bestela, Javierrek bezala buka dezake.
Martziano bat errepikapen hutsaren akademian, begirada zorrotzeko naufragoa, argitasun apur bat tristura eta minaren ozeanoan. Javier bezala, inork maite ez duen lekuko ezerosoa. Duela gutxi hil zen Javier Krahe eta oinordekoak behar dira. Ez dadila zure seme-alaba izan.

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
