Goiherrik 560ko lehiaketa erabakita uzteko aukera dauka
Goiherri A taldeak denboraldiko hirugarren txapela ia bideratuta uzteko modua dauka. Horretarako, gaur jokatuko den 560ko bigarren jardunaldian garaipena lortu beharra dauka. Hori eskuratzen badu, eta jardunaldi baten faltan, matematikoki ez bada ere, txapela ia eskuetan izango luke.
Gaztedi da Erandioko taldeari aurre egin liezaiokeen bakarra, eta Laukizkoek badakite gaur garaipena behar dutela. Horrela, berdinduta geratuko lirateke, eta dena azkeneko jardunaldian erabakiko litzateke.
Hirugarren posturako ere lehia handia ikusten da, aurreneko saioan berdinduta geratu baitziren Goiherriren eta Gaztediren bigarren taldeak, eta oraingoan ere emaitza errepikatuko balitz, dena azkeneko saioan erabakiko litzateke.
Azkeneko bi postuetan, Mutriku eta Gaztedi C daude sailkatuta, eta beste maila guztietan ere horrelaxe izan da, eta badirudi oraingoan ere ez dela aldaketa handiegirik izango. Berangon jokatuko da saio hau, gaur 17.30ean.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
