J. L.
Harri-zulatzea

Zortzi talde lehian direla jokatuko da Axpen Bizkaiko final nagusia

Zortzi talde lehiatuko dira bihar, 19.00etan, Busturiko Axpe auzoan jokatuko den Bizkaiko harri zulatzaileen txapelketako finalean. 20 minutu izango ditu talde bakoitzak lanerako, eta tarte horretan zulorik gehien egiten dituen taldeak lortuko du garaipena eta txapela.

Arratzuko Piratak, Ortuellako Burdin Gazteak, Trapagarango Aldai Alde, Gallarta, Kabiezes, Errekatxo, Las Karreras eta Santurtziko KZ Kolpeka taldeak arituko dira lanean, herrialdeko txapela lortzeko asmoarekin.

Arabakoak

Gasteizko Foruen plazan gaur Arabako bi txapel erabakiko dira, 12.00etan, nesken ingude-altxatzea, eta mutilen txingakoa. Neskak hamar kiloko ingudearekin arituko dira minutu eta erdian, eta Gulova, Maruri eta Ferran izango dira lanean. Mutilak, aldiz, 50 kiloko txingak esku banatan hartu eta ahalik eta metrorik gehien egiten saiatuko dira. Perez de Heredia, Velez de Mendizabal eta Lopez izango dira nor baino nor.