«Ez dut gogoan nire bizitzan sekula huts egin ditudanik bestak» . JEAN-CLAUDE IRIART

Ricard basoa eskuan, aspaldiko lagunekin kalakan harrapatu dugu Jean-Claude Iriart Baionako hautetsi abertzalea. «Tartetxo bat baduzu jaiei buruzko elkarrizketa egiteko? Tragoa gure kontu», erran diogu. Hizketan gogotik jarraituko zuen arren, galderei erantzuteko tartea hartu du.
Bestak gustukoak ditu Iriartek, denbora hartzeko aukera baita. «Urtean zehar ez dugu beti denborarik izaten agurtzen ditugun ezagunekin hitz egiteko edo trukatzeko. Jaietan, aldiz, tartea hartzen dugu». Nora eta zer egin sobera antolatu gabe dabil jaietan. «Haizeak eramanen nauen lekura joanen naiz», dio. Alta, hautetsia izaki, baditu bete beharreko hitzordu hainbat. Jaien irekiera ofizialean egon zen, eta bihar, Iruñearen egunaren karietara egingo den ekitaldi ofizialean ere parte hartuko du. Hauteskundeetan berarengan «konfiantza» jarri duten pertsonekiko errespetuz ekitaldietan egotea garrantzitsua dela iruditzen zaio: «Hautetsien lana asumitu, eta jendearen konfiantza obratzea da gure lana».
Bihar, Asironekin
Bihar Iruñetik Joseba Asiron auzapezarekin batera talde bat Baionara jingo denez, bi hirien arteko «harremanak sakontzearen» premia nabarmendu du. «Hainbat gauza finkatuak dira jada, baina lan gehiago egin daiteke. Aurrekoarekin alderatuta, talde berriak beste izpiritu batekin lan egin nahi du eta irekidura hori abertzaleengandik datorrela ikusteak biziki pozten nau», adierazi du.
Jean-Claude Iriartek 2014an hartu zuen zinegotzi kargua Baiona2014 taldearen izenean, eta ondorioz jaiak bizitzeko era aldatu duen galdetuta, baietz erantzun digu. «Orain, ekitaldi ofizialetan parte hartzeaz gain, jaien ikuspegi zabala izateko, leku berrietan ere ibiltzen naiz». Halere, gogotsu dabil txikitatik ezagutu dituen bestetan. Orduan Hiriburun bizi zen, baina gurasoekin beti hurbiltzen ziren bestetara. Gero, familiarekin Baionan finkatu zenean ere jaiei leial izaten segitu du. «Ez dut gogoan nire bizitzan sekulan huts egin izan ditudanik», segurtatu du, gustuko duena «karriketako bizia» dela nabarmenduta: «Azken urteotan besta karriketan hedatu da eta orain norberak nahi duen gunea aukera dezake».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
