«Jai parekide, osasuntsu eta atseginen» aldeko aldarria
Donostiako Piraten parte den Talaia genero lantaldeak jaietarako eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu zuen atzo, «erantzun soziala, prebentzioa eta kontzientziazioa» lantzeko asmoz.

Talaia genero lantaldea sortu dute Donostiako Piratek, mugimenduaren barnean generoaren gaia lantzeko hausnarketa espazio bat sortzeko asmoz.
Flamenkan egindako agerraldian lantaldeak adierazi zuen jaietarako eraso sexisten aurkako kanpaina sortu behar zela adostu zutela, «erantzun soziala antolatzeko eta prebentzio eta kontzientziazioa» lantzeko. Hortaz, protokolo bat osatu eta festetan martxan jarriko dute.
Talaiako kideek adierazi zutenez, interesgarria iruditu zaie arriskuaren diskurtsoaz gain, beste diskurtso bat lantzea: «Gozamena eta plazera lantzeko ideiari heldu nahi diogu. Jaiak denok gozatzeko modukoak izatea, elkar zaindu eta errespetatuz, eta halako esparruetan emakumeen parte-hartzea bultzatuz».
Behar horretatik sortu ziren atzo egin zituzten ekitaldiak. Mural bat margotu zuten Akerbeltzen, «generoaren gaiaren lanketa eta honekiko Piraton kezka presente gera dadin Donostian». 19.00etatik aurrera «bertso-piropoteoa» egin zuten, Amaia Agirre eta Alaia Martin bertsolariekin. Horrez gain, piropo lehiaketa antolatu zuten: «Asmoa gure arteko harremana sakontzea da. Ondo pasatuz hausnarketarako eremua jarri nahi izan dugu». Piropoak asmatuz «mezu berriak sortzen joatea eta gure artean harremanak izateko modu berriak sortzea» zuen helburu. Gaur emango diete hasiera ofiziala jaiei, txupinazoarekin, 22.00etan.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
