Agorrila emankor bihurtu
Abuztua. Oporretarako sasoi ofiziala. Edo abuztuan edo inoiz ez, kasik. Bur-tsa ala hil modukoa baina oporrez. Agorrila ere esaten zaio opor hilari, nonbait ideiak berak ere agortu egiten baitira, hil; hori bai, hil oso aproposa da liburu bat eskuan izateko, irakurtzeko bada ere. Abuztura arte ibilian izan dena agorrilean eten egiten da, politika kasurako. Eten-hila. Hortaz, prentsa meheago dator, orritan, edukitan eta eskeletan ere, ate azpitik erraz pasatzeko moduko mehea etorri ere. Gainera, santurik santu, donerik done, jai egitarauek hartzen dute mehearen lodi gehiena.
Dena eten? Ez! Bankuek eta bankuon sareek bietan jarrai-tzen dute, batean eta bestean, abuztuan ere, agortu barik, jo eta ke irabaziak handitu arte. Konposta ere irauli gabe gera-tzen ohi da abuztuan. Hori bai, euliak nonahi, zizt! Euli-hila. Agorrila. Irteera operazioaz hasi eta itzulera operazioaz amai-tzen den hila. Batean zein bestean hamaika ordu pasatuko auto-ilaran, ez aurrera ez atzera, baina tira! Oporretan behintzat! Eta gainera, aukera daukagu auto barruan familian aritzeko, autoek fabrikatik dakartzaten hamaika jostailu elektroniko gozatuta. Halakoetan gustura pagatu daiteke bide-saria. Bai, autopisten gizartea omen da gurea, informa- zioa, izan, beste gauza bat dela.
Denak oporretan abuztuan? Ez horixe! Honetan ere kuotak dira, antxo-hilean bezala, eta asko oporretan egon ahal izateko batzuk lanean egon behar, zerbitzari. Hortaz, prekarietate-hila, hurrengo estatistikek zifretan ezkutatuko dutena.
Alde egin beharra sentitzen dut, ofizialki oporretan nagoenez. Bidaiari betiere, ez turista. Arren! Argazki-kamera atera-tzeko ere lotsetan ibiltzen naiz; zabortegietan salbu, horra turistarik ez doalako. Internet apenas duen herrialde batera joateko gogoz. Liburuak baino orri zuriak motxilan, irakurri aurretik idazteko… arnasa berritzeko.

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
