Tubik irabazi du lasto-botatzeko Euskal Herriko Txapelketa, Algortan
Tubi zen faboritoa, eta ez zuen hutsik egin, berak irabazi baitzuen atzo Algortan jokatu zen lasto-botatzeko Euskal Herriko Txapelketako finala. Jende asko batu zen saioa ikustera.
Kirol honek izan dezakeen aurkaririk handienetakoa agertu zen atzo Algortan, haizea. Beranduago hasi ziren, eta saioan zehar ere hainbat eta hainbat eragozpen sortu zituen, baina azkenean lehiaketa aurrera eraman ahal izan zuten, nahiz eta agian haizerik gabe markak hobeak izango ziren.
Tubik lortu zuen txapela marka oso ona eginez, azkenean 6,30 metroan utzi baitzuen bere langa, eta beste inork ezin izan zuen hori gainditu. Andde Arbenoitz sailkatu zen bigarren, 6 metroko marka eginez, eta hirugarren Joxe Lapazaran bizkaitarra sailkatu zen marka bera eginda, baina honelako kasuetan hutsik gutxien egiten duena aurretik geratzen da, eta lapurtarrak gutxiago egin zituen, eta horrek eman zion bigarren postua.
Laugarren postuan Perez sailkatu zen, eta honek ere ez zuen marka txarra egin, langa 5,50 metroan utzi baitzuen. Hamar zentimetro gutxiago egin zituen Aldasoro arabarrak. Lehen aldiz hartu zuen parte kirolari honek Euskal Herriko Txapelketan, eta 5,40 metroko marka egin zuen. Itxura polita eman zuen.
Sei kirolari aritu ziren jo eta su lanean, eta azkena Carlos Ruiz de Aretxabaleta arabarra sailkatu zen. 5,20 metroko markarekin, irabazleak baino metro eta 10 zentimetro gutxiago egin zituen. Kirol hau ikusgarria izaten da, oso gustagarria, eta Algortan batu ziren zaleek gozatu ederra hartu zuten saioa ikusten.

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
