Saguzarren kilimak
Gizonek emakumeei maskarak lapurtu zietenean, boterea hartu zuten. Eta emakume haien alabei sinetsarazi zieten horrela izan zela beti, eta haien alaben alabei, eta alaben alabei… Amazonian kontatzen dute hilekoa gizonezkoek zutela lehen, euren hamaketan gelditu behar zirelarik zakil puntatik odola zeriela, emakumeak errekara dibertitzera joaten ziren bitartean. Gero, aldatu egin zen. Boterea gizonezkoek hartu zuteneko kontu zaharrak dira. Emakumeenganako bortizkeriarekiko kezka munduko kultur guztietako ipuinetan agertzen da. Euren emazteak hiltzen eta jaten zituzten gizonenak alde guztietan kontatu izan dira. Ipuin latzak dira, gertaera bortitz eta onartezinak salatzen dituztenak. Gizonen boterea emakumeei kalte egiteko erabili izana salatzen dutenak. Inuiten ipuin batean, gizon batek bere emazteak jaten zituen, baina horietako batek ihes egitea lortu zuen. Etxe batean eman zioten babesa. Gizona heltzean, etxekoak emakumearen alde daude. Orduan, ezkutatuta zegoen lekutik irten eta lantza batez emakumeak gizona hiltzen du. Eta fini.
Saguzar bat gerlari baten arropa artean sartu eta kilimekin barrez makurrarazi zuen, bere indarra kenduz. Ordutik emakumeek eta haurrek bakarrik zuten barre egiteko baimena. Herriko festetan saguzarrak behar dugu izan. Eta lantza bat?

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
