J.L.
ONENAK

Lehen Mailako txapelketak baditu jadanik datak

Aizkorako Euskal Herriko Lehen Mailako Txapelketa da herri kiroletako garrantzitsuenetarikoa, eta honek baditu jadanik datak, bai kanporaketa jokatzeko, eta baita finala jokatzeko ere.

Kanporaketa Aian jokatuko da irailaren 27an, 12.00etan. Finalerako sailkatzen direnek, gainera, ez dute denbora luzerik izango berau prestatzeko, urriaren 12an jokatuko baita finala Basaurin. Saio horrek oraindik ez dauka ordutegirik, baina pentsatzekoa da eguerdi partean izango dela.

Lehen Maila honetan, Aitzol Atutxa aizkolari bizkaitarra, Iñaki Azurmendi, Joxemari Olasagasti, Joseba Otaegi, Jon Irazu, Mikel Larrañaga, Unai Otaño eta Ugaitz Mugertza gipuzkoarrak, eta Floren Nazabal, Jon Rekondo, Juanjo Lopez eta Ander Erasun nafarrak dira kanporaketa jokatu beharko dutenak.

Hortik, sei aizkolari onenek jokatuko dute finala, eta horien artean erabakiko dute aurtengo txapela. Azken biek, berriz, datorren urtean Bigarren Mailan aritu beharko dute. Atutxa da faboritoa.