Mugituk AHTren «zulo beltza» salatzeko martxa deitu du ostiralerako
AHTren proiektua sortzen ari den «zulo beltza» salatzeko protesta martxa deitu du Mugitu mugimenduak datorren ostiralerako Donostian. Egun horretan Lakuako Gobernuak hiriburu gipuzkoarreko Miramar jauregian ikasturteko lehenengo gobernu kontseilua ospatuko du, eta aukera aprobetxatu nahi dute «Euskal Y-aren zulo beltz beldurgarria» bertaraino eramateko.
Mugimendu ekologistaren ustez, Euskal Y-aren egitasmoak «aurrekontuak, natur ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbesteko baliabideak» irensten ditu etengabe. Hori dela-eta, abuztuaren 28an egitasmoaren aurkako martxa abiatuko dute ekologistek 11.00etan Bulebarreko kioskotik.
«Egitasmo xahutzaile eta suntsitzaile horren kontra» den orori bertan izateko deia luzatu nahi izan dio Mugituk. Izan ere, susmoak ditu oporraldien ostean Lakuak «AHTren zulo beltza azken mugaraino» handitzearekin batera, beste egitasmo batzuk ere martxan jartzeko asmoa duela, Lezo-Gaintxurizketako Plataforma Logistikoa eta Kontxaren azpitik metroa eraikitzea kasu.
«Nahikotasun printzipioa»
Ekologistek uste dute proiektuon ondorioz, lurraldean «atzeraezinezko erreakzio-katea» osatuko dela. Lakuak «proiektu horiekin daraman abiadura ikusita, bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari ateak itxi nahi dizkiola», salatu du Mugituk ohar bidez. Pauso horiek gelditzeko asmoz, «beti gehiago» formula gelditu eta «nahikotasun printzipioari» heltzeko deia egin dute mugimendu ekologistatik.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
