EH Bai-k Cazeneuve Barne ministroa interpelatu du
Bernard Cazeneuve Barne ministro frantsesa Euskal Herrira dator gaur, eta bisita honen harira Euskal Herria Bai koalizioak oharra igorri zuen atzo, non «Euskal Herriarentzat biziki garrantzitsuak diren bi gairen inguruan» interpelazioa egin zioten ministroari.
Alde batetik, gogorarazi diote Estatu frantsesak «Ipar Euskal Herriaren garapen egonkorra bermatzeko, beharrezkoa eta lurraldeari egokitua den instituzio bat» eman behar diola, betiere «herritarren iritzia eta eskaerak kontuan hartuz». Bestetik, gatazkari dagokionez, Gobernu frantsesaren ordezkariari eskatu diote «gai honen inguruan daraman estrategia gelditu eta aldaketa oso bat ematea», gatazkaren konponbidearen prozesuan «zuzenki eta modu eraikitzaile batean inplikatuz».

Temas del día
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Temas del día
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Babestutako edukiak
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

Cultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Cultura