Giltzak (IV)
Atearen bestaldean juduak egotea espero du Saiden lagunak; familia bat akaso, edo agian umerik gabeko bikote bat, edozein kasutan juduak. Bere ezusterako, ordea, atea irekitzen dion gizona palestinarra da, bera bezala. Etorri berriaren harridura aurpegia ikusita, etxeko gizonak barrura sartu eta egongelan zain diren emazte eta seme-alaben ondoan esertzeko eskatzen dio, lasai hitz egin dezaten. Hormetako zenbait txokotan altxatuta dago pintura, altzariak, koadroak… Haifatik alde egin zuenean utzi bezala jarraitzen du etxeak. Bertan jarraitzen du, egongela erdian, sofan, hildako anaiaren erretratuak, gazte eta irribarretsu kameraren aurrean. Bere burua aurkeztu behar izanik gabe badakite nor den heldu berria. Entzuna zuten irratian mugak zabaltzeko Israelgo Gobernuaren erabakia eta goiz ala berandu norbait bisitan etorriko zitzaiela ulertu zuten. Saiden lagunak jakin nahi du nolatan bukatu zuten bere etxean, zergatik ez ziren Haifatik kanporatuak izan bera bezala.
Atea ireki dion gizonak azaltzen dio berak eta beste gutxi batzuek zortea zutela, baina Haifatik kanporatuak izan ez arren hirigunean edo interes handiko tokietatik gertu bizi ziren horiek hiri kanpoaldean hustutako etxeetara aldatzera behartu zituztela. Horrela bukatu zuten Saiden lagunaren etxean, haienean juduak bizitzera joan ziren bitartean. Itxaropena dute noizbait beren etxera bueltatu ahal izango direla, Saiden laguna berera itzuliko den bezala. Bitartean, Saiden lagunaren etxea «zainduko» dute.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
