Jaia eta aldarrikapena uztartzeko deia luzatu dio Sortuk euskal gizarteari
Sortuk jaia eta aldarrikapena uztartzen jarraitzeko deia luzatu dio euskal gizarteari. Atzo igorritako ohar baten bidez, alderdi independentistak nabarmendu du Euskal Herriaren luze-zabalean ospatzen diren jaiak beti izan direla aldarrikapen ezberdinak jendarteratzeko leku.
Azken garaiotan, ordea, batzuek gauzak aldatu nahi dituztela uste du alderdi abertzaleak. «Esku-hartze larria ematen ari da jai ezberdinetan helburu bakartzat proiektu politiko espainiarra inposatzea dutenen eskutik», ohartarazi du Sortuk.
Txokolatada eta txupinazoa
Azken egunotan zenbait herritan gertatutakoak gogoratuz, honakoa gaineratzen du: «Urquijok, Auzitegi Nazionalak, Guardia Zibilak eta zenbait elkarte ultraeskuindarrek jo puntuan jarri dituzte hainbat jaitan euskal preso politikoekin elkartasunez zein indar errepresiboek Euskal Herritik alde egin dezatela aldarrikatzeko deituriko jai ekimen ezberdinak». Hala, gogoan izan dituzte Areatzako txokolatada eta Ibarrako txupinazoaren debekua, eta baita brindis, desfile eta poteoekin sortu ohi diren istiluak ere.
Debeku horiek eskubide zibil eta politikoen urraketa larri bat direla iritzi dio Sortuk, eta uste du horien helburu bakarra dela mehatxuaren bidez hainbat aldarrikapen isilaraztea. Hori dela-eta, Sortuk herritarrei dei egin die, inposizioak inposizio jaiak eta aldarrikapena uztartzen jarrai dezaten.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
