Errenteriako Udalak hildako haurraren sendiari babesa eskaini dio
Errenteriako Udalak laguntza eskaini dio ustez amonak hildako 10 urteko haurraren familiari. Udal ordezkariek, ohar baten bidez, doluminak eman dizkiete senitarteko eta lagunei. Era berean, familiarekin harremanetan jarri dira «une zail hauetan gertutasuna adierazteko» eta, behar izanez gero udalaren laguntza zerbitzuak erabil ditzatela eskaintzeko.
Espetxeratuta
Bestalde, ustez biloba itotzeagatik atxilotutako emakumea Martuteneko kartzelan sartu zuten astelehen gauean, Donostiako epaitegian deklaratu ostean.
Larunbatean emakumeak berak deitu zion poliziari gertatutakoaren berri emateko. Ustez, amona biloba itotzen saiatu zen, eta haurra hurrengo egunean hil zen.

Euskal Herria
Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Temas del día
Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

Temas del día
El giro del PNV da aire al PSE y evita pedir responsabilidades al Estado
Gaurkoa
17 de marzo, huelga general

Temas del día