Plazaolaren auzian bi estatuek legea urratzen dutela salatu du Bagoazek
Alberto Plazaolaren euroagindu eskaerarekin Parisek Madrilen jarrera berbera duela, hots, «legearen gainetik pasatzearena», salatu du Bagoaz kolektiboak.
Izan estatu frantsesean, espainolean edo, oro har, Europako edozein herrialdetan, espetxean betetako denbora «bateragarria» behar dela dio europar legeriak, baina oñatiarrarekin (Santi Arrozpide lasartearrarekin bezala) ez dutela legea aintzat hartu nabarmendu du kolektiboak.
Ziburun «bizitza arrunta» daraman preso ohiaren atxiloketa Estatu espainolaren lege urraketa batean oinarritu eta euroaginduaren prozedura juridikoa abian jarri izana gaitzetsi du. Era berean, fiskalak Plazaola espetxeratzeko egindako eskaera «ulergaitza» egiten zaio presoen eskubideen alde jarduten duen erakundeari.
Pauera joateko deia
Horiek horrela, Parisi exijitzen dio Madrilek daraman «ildo errepresiboan» ez parte hartzea eta «euskal presoak kaleratzeko prozesua martxan jartzea», euroagindu hau errefusatzetik hasita.
Bide batez, datorren asteartean preso ohiari «elkartasun eta sostengu osoa» adierazteko Paueko auzitegira joateko deia egin du, egun horretan aztertuko baita Auzitegi Nazional espainolak Plazaolaren kontra egindako euroagindu eskaera.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El negacionismo de la Berlinale acaba en fuego cruzado: dejemos que arda

Denuncian la «desproporcionalidad» de la actuación sobre los aficionados
