Harralde kultur elkarteari babesa eman diote Getarian
Ekainean Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen Hego Euskal Herriko 107 herriko tabernak konfiskatzeko erabakia. Tartean, Getariako Harralde kultur elkartearen taberna eta lokala. Atzo ehunka lagun bildu ziren Gipuzkoako kostaldean dagoen herri txiki honetan aipatutako epaiaren aurka protesta egiteko.
Getariako Libre Eguna goizeko 10.00etan hasi zen, txistulariekin, herriko kaleak alaituz. Eguneko ekitaldi nagusia arratsaldeko 19.00etan izan zen, manifestazioa egin baitzuten. Martxa bukatzerakoan, Joseba Permachek eta Julen Zulaikak Estatu espainolaren erasoei erantzuteko auzolana beharrezkoa dela nabarmendu zuten; eta urriaren 12an Iruñean ospatuko den Herri Libreen Martxan parte hartzera dei egin zieten bildutakoei.
Pasa den astean Getariako zinegotziek beren elkartasuna adierazi zieten Harraldeko kide guztiei, eta «kaltetuak suertatu diren auzipetuei».

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
