KLIK

«Lotzen gattunk», ehunka ahotsez abestu dute

Akaso Cesenan uztailean gertaturikoak ideia emanda (Italiako hirian kontzertua eman dezan eskatzeko Foo Fightersen kantu bat jo zuten 1.000 musikarik), antzeko erronka osatu zuten atzo Usurbilen: Udarregi ikastolako irakasle, ikasle, guraso eta ikasle ohiek “Lotzen gattunk” kantua ehunka ahotsez abestu zuten. Helburua? Urrian ospatuko den Kilometroak jaiari begira «motorrak berotzea».