Azken apaiza
Bazen apaiz bat gainontzeko apaiz guztiengandik desberdina zena. Apala, isila, eskuzabala, jakintsua. Bakoitzak izanen du halako bat herrian seguruenik, baina gurera etorri zen erretorea ez zen ordura arteko apaizen gisakoa. Irakasle batzuek ikastolatik kanpo nahi zuten dotrina, eta gurasoen gehiengoak erakusten jarraitzea erabaki zuen. Lehengo apaizekin ikasten genuen «Hau da eguna, Jaunarena, gaur piztu baita Jesus Jauna. Poz-pozik kanta gora Jauna. Zer zoriona, zer eguna» kantua, Itun Zaharra eta Itun Berria. Garrasika hitz egiten ziguten, derrigor bete beharreko arau zorrotzak jartzen, eta tarteka, zaplaztekoak ematen. Ez zen beti hala izango, baina inpresio hori gelditu zaigu garaiko ikaskide askori. Berarekin, ordea, dena aldatu zen; Xalbadorren bertsoak ikasten hasi ginen, irakurle bihurtu ginen, ikasle; eta entzun egiten gintuen. Begiak ixteko erraten zigun adibidez, ea zer ikusten genuen galdegiteko; guk: «ezer ez», eta berak: ba... jarraitu bilatzen, hor nonbait zuen burua aurkituko duzue eta! Behartsuei laguntzen zien, euskal preso politikoei idazten, eta bere gaineko egitura itxiei kritika egiten. Lerro laburrotan ezin ditut ekarri Urnietan zendu berri den Iñaki Aranzadiri buruzko oroitza eder guztiak, balio beza esateak, ezinezkoa dela hura ezagututa hura ez maitatzea. Elizaren kontra egonda apaiz bat maita nezakeela erakutsi zidan niri. Bera, azken apaiza.

«Usaban a Dios para someter a las internas, para meternos miedo»

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik
Fallo contra un fraccionamiento de contratos del Ayuntamiento de Getxo

«Prohibir las redes sociales a los adolescentes les infantiliza»
