Ahotsenean izena emateko epea bihar zabalduko da

Bihar zabalduko da Durangoko Azokako Ahotsenea gunean izena emateko epea, 9.00etan. Aurreko urteetan legez, bi baldintza bete beharko dira izena emateko: euskaraz sortutako lanak eta 2015ean argitaratuak izatea. Parte hartzeko eskaerak postaz (info@ahotsenea.net) egin behar dira.