Joseba Jaka narratiba beka berrabiarazi du Elkarrek

Joseba Jaka zendu zela 20 urte betetzen diren urtean, haren omenezko narratiba beka berrabiarazi du Elkarrek. Beka 2006an eten zuten eta aurten 10.000 euroko laguntza emango du liburu bat osatzeko. Proposamenak josebajakabeka@elkarfundazioa.eus helbidera bidali behar dira.