Nafarroa hegoaldeko baratze puska bat
Umetan banan-banan izendatzen omen nituen osabaren baratzeko produktu guztiak. Eskerrak jada ez nauen proban jartzen... Orokorrean, baratzetik urrundu ginela eta orain, neurri batean, bueltan gatozela iruditzen zait. Hurbiltasuna, naturarekiko lotura, osasuna zaintzea, bertako ekoizpena sustatzea... ezaugarri ugari ditu baratzeak, eta guztiak batzen ditu Errigorak. Horiek denak eta gehiago.
Igandean ordua aldatuko dugu. Gauak irabaziko dio borroka egunari eta, udan kalera jo genuen bezala, barrenean biltzea izanen dugu ohitura. Familia eta lagunekin otorduak antolatuko ditugu, herriz herri azokak bisitatu.
Koloreen eztanda ez ezik, fruitu eta barazkiena ere bada udazkena eta bete-beteta dator Errigoraren saskia, Nafarroa hegoaldeko baratze puska bat gure etxeetara ekarriz. Ebron edo Maria Jesusen orburuak, Ekoloren mahats zukua, Iturriren pikillo piperrak eta zainzuriak, Azpea, Lezaun edo Mendikoren ardo beltza... Bi ekoizlerekin hasi zen ekimena 2012an eta 15 dira orain.
Hiru urtean 370.000 kontserba ontzi eta 88.000 litro olio banatu dituzte 15.000 etxetan. Ekoizle eta kontsumitzaileak hurbilduz, bientzako prezio ona lortu eta nafar hegoaldeko euskalgintzari eman diote irabazien %25 (300.000 euro). Milioi eta erditik gorako fluxu ekonomikoa sortu dute euskal lurraldeen artean. Dena auzolanean.
Hasi da aurtengo kanpaina, spotak dioen bezala, elkartasuna eta gozamena elkartuz. Azaroaren 8ra arte eska daiteke saskia hainbat herritan eta Errigora.eus-en. Baietz produktu guztiak gozatu eta banan-banan izendatu!

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
