Gazteek ere Baionako manifestaziora deitu dute
Aitzina, ELB gazte, EHZ eta Euskaldun Gazteriak gaur, arratsaldeko 17.00etatik goiti, Baionan egingo den Deiadar manifestazioan parte hartzera deitu dute.
Euskal Herriaren burujabetzara bidean, «lehen pauso garrantzitsu gisa» Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako «lurraldearen ezagupenerako» Hiri Elkargo bakarraren aldarrikapenarekin bat egin dutela adierazi dute gazte eragileek. Horrekin batera, euskararen egoera garatu eta sendotzeko ofizialtasuna «ezinbestekotzat» jotzen dute.
Horrenbestez, bi eskaera horiek karrikaratzeko, Euskal Konfederazioak deitutako Baiona Txikiko Xaho Pelletier kaitik abiatuko den mobilizazioan parte hartuko dute.
EH Bilduren deia
EH Bilduk ere ordezkaritza igorriko du Lapurdiko hiriburura. Hizkuntzen ofizialtasuna eta lurraldeen aitortza lotuko dituen martxa «hitzordu biziki garrantzitsua» dela nabarmendu du.

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado
