Iparragirrerekin egindakoa «kriminal eta miserablea» dela nabarmendu du Sortuk
Gaixotasun larria duen Ibon Iparragirre presoa sakabanatzea eta Alcala-Meco espetxera eramatea «PPren Gobernuak duen jarrera kriminal eta miserablea» dela salatu du Sortuk.
Epaiketa baterako Bilbora eraman zuten eta atzo Galdakaoko Ospitalean medikuarekin hitzordua bazuen ere, Alcala-Mecora eraman dute. Bitartean, Iparragirreren senideek ez dutela inolako informaziorik jaso gogoratu zuen Sortuk.
«Mendekuan oinarritzen den espetxe politika baten adierazle larrienetakoa da Ibon Iparragirrek pairatzen duen egoera. Gatazka betikotzeko PPren politika anker eta kriminalaren adibide da Ibonekin egiten ari direna. Estatu terrorismoa da larriki gaixorik dagoen pertsona batekin horrela jardutea», gaineratu zuen Sortuk, Ondarroako presoa askatzea eskatu zuelarik.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
