Isolatuta geratu diren lekuetara iristea, sismoaren ondorengo lehentasuna
Erreskate taldeak lanean ari ziren atzo, asteleheneko lurrikarak utzitako hondakinen artean harrapatuta geratu diren herritarrak salbatu nahian, hildakoen kopuru ofiziala 400era iristen ari zela. Baina leku askotara iristerik ez dute izan eta komunikazioak etenda daude. Milaka pertsona zaurituta daude, eta beste horrenbeste etxe, suntsituta.

Lur-jausiek bide guztiak suntsitu dituzte lurrikarak gehien kaltetutako eskualdeetan eta bestelako komunikazioek ere porrot egin dutenez, agintariek ez dakite tragedia norainokoa izango ote den. Horixe gertatu da Pakistango Khyber Pakhtunkhwa probintziako Kohistan barrutian. Polizia bertako agintariekin hitz egiten saiatu zen atzo, 500.000 biztanle dituen lekuko egoera ezagutu nahian, baina alfer-alferrik aritu zen. «Komunikazio sistema guztiak etenda daude, errepideak dauden moduan, eta horregatik ezin dugu esan oraindik han zer gertatu den», esan du polizia batek.
Orain arte bildutako datuen arabera, Pakistan izan da herrialderik kaltetuena (241 hildako, horietako 196 Khyber Pakhtunkhawan). Afganistanen 115 hildako zenbatu dituzte. Tajikistanen ere sentitu zuten.
Pakistango Abbottabad hiriko Ayub erietxean nahikoa leku ez dute eraikinean bertan eta zaurituak kalean dauzkate. MSF Mugarik Gabeko Medikuek ohe horien irudia zabaldu dute sare sozialetan. «Txorien garrasia entzun genuen aurrena, urruti, gu errepidean ginela. Ibilgailu guztiak geratu egin ziren eta denda eta bulegoetan zeuden herritar guztiak irten ziren kalera», esan dio Eferi Muhammad Khanek. Inguruko ikastetxe batetik oihuak zetozela entzun zuenean larritu egin zen, baina irakasleek oso ondo kudeatu omen zuten larritasuna. Ez zen gauza bera gertatu Afganistango herri batean: 12 neska hil ziren batek bestea zapalduta.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
