Borondate oneko hiritarrek gerraren alde egiten dute
Gogoan dut, goiz eguzkitsua zen, ipar haize leuna eta metro beteko olatu apalak zeuden. Zeruan laino bakanen batzuk eta lainotzarrak lehorrean. Eguna aspaldi luzatzen hasia bazen ere, bereziki goiz hartan, orduak, minutuak eta segundoak luzeak eta mingarriak ziren. Luzeegiak. Mingarriegiak.
Urautsian bost lagun geunden eta olatuak partekatzen genituen. Batek agurra ukatu zidan eta besteek, beste aldera begiratu zuten. Surf elkartean ere izan zen kortesiazko adioa ukatu zidan kristau onik. Politikaz paso egiten dutela dioten horietakoak ziren, horietakoak dira, alegia PNVkoak.
2004ko martxoaren 11 zen. Irratiak bonbak ziren eta politikariak su emaileak. Artean, Juan Jose Ibarretxe zen Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria. Juanjo gasolina lata batekin atera zen kazetarien aurrera eta giroa baretzen saiatu beharrean giroa gaiztotzen saiatu zen, eta noski, lortu zuen. Horren ostean, espetxeetan jipoiak ematen hasi ziren, Iruñea zein Hernanin poliziak odol gosez norbait akabatu beharrean ziren, eta, “las gentes de bien”, nahi zutena esan eta egiteko eskubidea zutelakoan zeuden.
Pixkanaka zeruko iluna argitzen hasi zen panoramak zinez beltza izaten jarraitzen zuen arren, gezurrak husten joan ziren eta kandelak zenbaezinak ziren. Inork ez zuen gertatutako pasadizo mingarrien erantzukizunik hartu nahi ordea, ezta hainbeste maite duten barkamenik eskatu ere. Hori, beti, besteei exijitu behar zaien zerbait da, ez doa haiekin... Haien estiloa da.
Ibarretxek, ezer gertatu ez balitz bezala jarraitu zuen. Kartzeletan jipoiak ematen aritu ziren sikarioak afaltzera erretiratu ziren, pilotak jaurtitzen aritu ziren poliziak ere sendiko berora itzuli ziren, postaria edo zurgina etxeratzen den bezala, eta ordu batzuk lehenago agurra ukatu ziguten horiek berriz ere egunonak ematen hasi ziren. Ezer gertatu ez balitz bezala. Orain Facebookeko beraien profiletan Frantziako bandera jarri duten horiek dira. Europan mugimendu bakezale eta antimilitarista batek inoiz baino indar eta zentzu handiagoa izan beharko lukeen garai hauetan, orduan bezala, orain ere gerraren alde egin dute borondate oneko hiritar onek.

De la lucha anti-ETA a la UCO, un camino muy transitado

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio
