Carlos
Badute hitzek beren baitan mundu anitz. Badituzte istorioek zirrikitu ezkutuak, norberak deskubritu eta barneratzekoak. Kondaira bat entzutean zer gertatzen da entzulearen barnean? Zein bide ezezagun zabaltzen dizkio? Norbait ari da kontalaria entzuten eta ikusten. Beharbada, irri leun bat igarri zaio ezpainetan, bere barne mundura bidaiatzen kontakizunak bultzatuta. Izango dira kontakizuna amaitu eta ipuinen oihartzunarekin oheratuko direnak gau horretan. Badute kontakizunek gure baitako puxka bat.
Carlos Saez Bilboko Iturriza kaleko Cuarto de Contadores-Topagunea espazioan kontalaritza saioak programatzen hasi zen. Publiko zabalari zuzendua izan arren, bazterkeria jasaten zuen jendearekin lan egiten zuten bertan, ipuin kontaketak langintza horren parte bezala ikusiz. Carlosek ondo ezagutzen zuen mundu hori, jendartearen bazter bideetan ibili baitzen urteetan.
Eta kontalaritzak ustekabean harrapatu zuen, bizitza aldatu zion. Urte gutxi barru ipuinak kontatzen zebilen han eta hemen. Kontatzeak lurralde harrigarrietan barrena eraman zuen.
Berarentzat kontatzea beste mundu bat amestea zen, justuagoa, solidarioagoa. Udan joan zitzaigun, bere esku dantzariekin eta irribarrearekin.
Kontalari bat joan zaigu Euskal Herrian. Bere istorioak eta oroimena geratzen zaizkigu. Bere lurralde harrigarria.

Grandes corporaciones han acogido a agentes de las «cloacas del Estado»

La marcha de Tubilla destapa la enorme marejada en las filas del PNV

Ordenaron parar citas con casos de Iztieta y hubo peticiones de silencio

«Necesitamos la foto más completa posible de la tortura sistemática»
