Basaurin Be Bagara jaiaren 4. edizioan, giro bikaina

Giro bikain eta partaidetza handiarekin ospatu zuten atzo basauriarrek Basaurin Be Bagara jaiaren 4. edizioa. Euskarabila elkarteak antolatuta, euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista dituen herri ekimena urtez urte aniztasun eta parte-hartzean irabaziz joan da, eta herriko hainbat eragileren inplikazioa ere lortu dute.
Solobarriako karpan ekitaldi ugari eta askotarikoak izan ziren hamabi orduz, 8.00etatik 20.00etara, hala nola: zumba, karate eta taekwondo saioak, herri kirolak, musika emanaldiak, Arratiako jota, gospel edota abesbatzen emanaldiak, Atzekabe taldearen kontzertua eta Bolintxukoen koplak.
Herri bazkariak ere karpa bete zuen, eta basauriarrek erronkari primeran erantzun ziotenez, amaitu orduko datorren urtekoari begira jarri dira.

Buscan testigos que pudieron ver a «Basajaun» con vida en Bilbo

Krisiaren ondorioz lur jota, «pagozelaia» astindu nahi dute

El giro del PNV da aire al PSE y evita pedir responsabilidades al Estado
17 de marzo, huelga general
