Kafe Torero
Lagun kontalari batek kontatu zidan. Taberna batean kontari zegoela bi gizon heldu ziren, gerora jakin zuen aita-semeak zirela. Berarengana hurbildu eta agurtu ondoren bere azpiko oholtza txikia desmuntatzen hasi ziren, «lasai ez da ezer zure kontra» esanez. Bera, ezer ulertzen ez zuela, oholtzatik jaitsi egin zen. Jakin zuen oholtza egindako arotzak zirela eta nazkatuak tabernako jabeak beraiekiko zorra ez kitatzeagatik, behin eta berriz abisatuta ere, erabaki zuten beraiekin bueltan eramatea. Inorako bidaia den ofizio honetan hamaika pasadizo bizi eta leku zein jende arrunt ezberdinak eta, askotan, sinesgaitzak ezagutzen ditugu. Eta badira leku eta jende batzuek gugan leku berezia hartzen dutenak.
Zarautzen azken hamar urteotan antolatzen ibili diren Kafe Torero kultur ekimenak, bereak egin du. Euskalduna tabernako jantokian denetariko kultur jardunak antolatu dituzte urte hauetan: musika, antzerkia, kontalariak… Eta beti leku kuttuna izan da. Kultura leku txiki hauetan mantentzen da. 1.000 leku txikitan 1.000 ekimen eginaz oinarri sendoak ezartzen dira. Apaltasunez baina zentzua emanez egin nahi denari. Kulturaren militanteen eskutik. Orduan, Norabaiteko Bidaia bihurtzen da ofizio hau. Orduan ez dizute eskenatokia hanka azpitik kenduko. Hartuko dugu azken kafea? Toreroa noski.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak
