Eskerrak
Pasa den hilean 40 urte bete nituen, eta lagunek ezusteko festa egin zidaten. Hainbat egunez eduki ninduten engainatuta, era guztietako gezurrak asmatzen. Egunean bertan koinatak squash partida jokatzera eraman ninduen, etxetik urrun mantentzeko. Etxera ailegatu eta jende hura guztia ikustean, ordea, pozarren jarri beharrean, guztiz jokoz kanpo geratu nintzen, ezin gertatzen ari zena ulertu. Bizkarrekoek, musuek, barreek, begirada konplizeek: guztiek adierazten zuten hura sorpresa eder bat zela, baina ni zentzu aldrebesa ematen saiatzen nintzen, han zegoen jende guztia kasualitatez zegoela, esaterako, denak oharkabean han bildu izan balira bezala, nire urtebetetzea zenik jakin gabe. Gauza bitxia da, nolako gaitasuna daukagun zinez gertatu ez diren gauzak gertatu izan balira bizitzeko, eta zinez gertatzen direnak gertatu izan ez balira bezala (ez) bizitzeko. Hortxe nago, beraz, nire festan, nirea ez balitz bezala, arrotz eta, nolabait, esker txarreko. Biharamunean ohartzen naiz akatsaz, eta neure buruarekin amorratzen naiz. Eta amorrazioak irauten dit, halako batean, festan izan zirenei eskerrak ematea bururatzen zaidan arte. Espero dudan gauza bakarra da han izan zirenak ez daitezen hasi zinez eskerrak ematen ari naizela ohartu gabe, gauza tipikoa baita, gertatzen ari dena gertatzen ari ez balitz bezala bizitzea. Beti egiten dugun akatsa da.

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
