Musikaren atomizazioak
Durangoko Azokako disko erakustokiei begirada azkar bat bota ondoren, diskoetxeen atomizazioa gero eta gordinagoa da. Lehen, diskoetxe arrunten stand-ekin betetzen zen; azken hamarkadan, ordea, diskoetxeen presentzia eta indarra ahuldu egin da. Euskal Herriko hamaika diskoetxe pikutara joan ziren; salmenta urriaren pairagaitzak pisuzko eragina izan du itxieretan. Beherakadaren ardura multiek eraikitako teknologiari berari egotzi behar zaio. Multiak ere desagertu dira, baina bizirik atera direnak gero eta aberatsago bihurtu dira, alimaleko kantu eta disko funts erraldoien kudeaketa dutela egun euren salbamendua. Binilo euskarriak monopolioa babestu zuen; laster autoekoizpenaren garaia iritsi zen maketak kasetean argitaratuta. Azken hamarraldian CDra edonor irits daiteke eta autokudeaketaren aukerak zeharo zabaldu dira. Diskoetxe handienek enpresaren barruan babes desberdinak dituzte, dela banaketa, argitaletxea, managenenta edo 360 graduko ustiapena. Musika talde indartsuek euren postuak jarri dituzte autoekoizpena enpresa bihurtuta, baina managenenta estatuko enpresen eskuetan utzita.
EH txiki eta mundu handira jauzia? Beste autoekoizpenen txokoa ugarituz doa eta aditu andana sorraraziz, profesional bezain aditu. Galdera da ea azpiegitura horiek guztiek, diskoetxe, talde eta autoeraketakoak bidea luzaroan egiteko dauden.

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
