Juan Luis Zabalak irabazi du Irun Hiria saria euskarazko eleberrigintzan
“Txistu eta biok” lanagatik eskuratu du Juan Luis Zabalak Irun Hiria literatura saria euskarazko eleberrigintzari dagokionez. Hamabi izan dira orotara aurkeztutako lanak eta Paulo Iztueta, Felipe Juaristi, Jose Mari Iriondo, Arantxa Urretabizkaia eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak berea hartu du lanik onenentzat. 25.000 euroko saria eta oroigarria jasoko ditu Zabalak.
Euskarazko poesiaren alorrari dagokionez, hogeita bost izan dira denera aurtengo edizioan aurkeztutako lanak. Iñaki Aldekoa, Lourdes Otaegi eta Patri Urkizu aritu dira kategoria horretan epaile lanetan eta Asier Serranoren “Ate osteko itzalak” lana izendatu dute irabazle. 15.000 euroko saria eta oroigarria jasoko ditu idazleak sortutako obragatik.
Gaztelaniazko kategorietan parte-hartzea dezentez handiagoa izan da. Gaztelaniazko eleberriaren mailari dagokionez, orotara 254 izan dira lehiara aurkeztu diren lanak. Alvaro Bermejo, Jose Manuel Costas, Maria Luisa Etxenike, Mitxel Ezkiaga eta Raul Guerra Garridok osatu dute alorreko epaimahaia. Irabazlea, Ana Muela izan da, “El falso cuerno del rinoceronte” nobelagatik. Berak ere 25.000 euroko diru saria eta oroigarria jasoko ditu.
Azkenik, gaztelaniazko poesiagintzan, Ramon Cresporen “Las hojas enfermas” izan da irabazle aurkeztu diren 168 lanen artean, Antoni Colinas, Angel Garcia eta Manuel Rico epaimahaiak hala erabakita. Saria, 15.000 euro eta oroigarria.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
