GARA
BAIONA

Presondegien Nazioarteko Behatokia, kinka larrian

Gizarte egitura andana bezala, Parisko Gobernuak egindako murrizketek kinka larrian jarri dute Presondegien Nazioarteko Behatokiaren (OIP frantsesez) iraupena bera. Hala iragarri du, besteren artean, espetxeetako egoera eta eremu horretan gertatzen diren gehiegikeriak eta giza eskubideen urraketak plazaratu eta espetxeratuen defentsan diharduen elkarteak. Laguntza publikoen jaitsierari aurre egiteko dei egin die norbanako eta entitate pribatuei.

Pertsona espetxeratuek bizi baldintza duinak izan ditzaten ia hogei urte lanean darama Presondegien Nazioarteko Behatokiak (Observatoire International des Prisons). Bere etorkizuna, ordea, presondegietako eremua bera bezala, iluna da. Izan ere, gobernuak egin dituen murrizketen ondorioz, jasotzen dituen laguntzetan beherakada nabarmena izango du.

Cecile Marcelle OIPko zuzendariak Mediabaski adierazitakoaren arabera, Estatu frantseseko ordezkaritzaren diru iturrien %60 funts publikoetatik datoz. Horien %22, berriz, duela egun gutxi eraberritu diren Erregioetako kontseiluetatik.

«Beste hainbat gizarte egiturei bezala, murrizketek guri ere gogor eragingo digute, laguntzak gutxituko edota desagertuko baitira», argitu du Marcellek. Baina, bada beste aldagai bat beraien kontra egiten duena, elkartearen xedea bera, alegia. «Gure zeregina ez da erraz onartzen, batez ere egungo giroan, non segurtasuna helburu behinena bilakatzen ari den. Gainera, elkarteari sostengua ematea hautu politikotzat hartzen da eta horrek gauzak zaildu egiten ditu», gehitu du OIPko buruak.

Iragarritako murrizketek nahitaez beren jarduera mugatuko dute eta, irtenbiderik ezean, elkartea «desagertzeko arriskua» ere aipatu du.

Horiek horrela, esparru pribatuko ateak jotzea deliberatu dute, publikotik jasoko ez dituztenak konpentsatze aldera. Ildo horretan, OIPk kanpaina bat abiatu du ekarpen ekonomikoa eskatuz, batik bat, sare sozialetan eta beren webgunean (www.oip.org). Bertan presoen, beren senideen edota OIP bera babesten duten pertsonalitateen lekukotasunak agertzen dira, elkartearen zereginaren garrantzia azaltzen dutenak.

Henri Leclerc, Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentearena da horietako bat. «Presoei askatasuna kentzen zaie, baina beraiek ere eskubideak badituzte eta defendatu egin behar dira (...) Horrenbestez, OIP ezinbesteko elkartea da», nabarmendu du, norbanakoei beren laguntza eman dezaten eskatuz.

Web atarian bertan aurkitu daiteke ekarpenak egiteko modua.

«Lepogogorra»

Hain zuzen ere, egunotan argitaratu da «La nuque raide» Gabi Mouesca, urteetan OIPko presidentea izan zenari buruzko liburua. Bertan, besteak beste, euskal militantearen garai hartako bizipenak eta elkartean egindako lana azaltzen dira.

Liburua 2006an argitaratu zen lehen aldiz, eta orain bertsio eguneratua eta osatuagoa (256 orri) atera du Zortziko argitaletxeak. Gainera, euskarara (“Lepogogorra”) eta gaztelaniara (“Inquebrantable”) itzuli dute.

OIPn eta Emmaus France elkartean igarotako bi urteetan izandako eskarmentuez gain, euskal gatazka politikoaren konponbidean duen engaiamenduaz ere mintzo da liburuan.

 

El alcalde de Leitza defiende la libertad de expresión ante la AN

El alcalde de Leitza, Mikel Zabaleta, defendió ayer el derecho a la libertad de expresión y denunció que su imputación se basa en una «interpretación» del atestado policial. El primer edil, que declaró por videoconferencia desde Iruñea ante la Audiencia Nacional, fue citado como imputado por «enaltecimiento del terrorismo, prevaricación y malversación». Acusaciones que se basan en el contenido del saludo realizado al inicio de las fiestas, cuando criticó la «injusta confiscación» de Torres Elkartea dentro del proceso abierto contra 107 herriko tabernas, algo que, a su parecer, supone «un ataque intolerable a los derechos civiles y políticos». También tuvo palabras en solidaridad con quienes no pudieron disfrutar de las fiestas.

En declaraciones a GARA, Zabaleta afirmó que la declaración fue más breve de lo que esperaba. No obstante, se mostró cauto ante lo que pueda pasar en el futuro. Al fin y al cabo tampoco esperaba ser imputado por el saludo de fiestas.

Por otro lado, anoche recuperó la libertad Juan Mari Mujika. El represaliado fue juzgado a comienzos de este mes junto a otras tres personas acusadas de haber tratado de acabar con la vida del expresidente español José María Aznar.I.S.