91 urteko emakume bat atxilotu dute Bilbon ahizpa hiltzea leporatuta
86 urteko emakumea hil zen atzo Bilbon, ustez bere ahizpak, 91 urtekoak, lepoan labana sartu eta gero, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Antza denez, biak elkarrekin bizi ziren. Iturri berak azaldu zuen 11.00 aldera Larrialdi Zerbitzuetara deitu zuela pertsona batek, senitarteko batek ahizpa hil zuela aitortu ziola kontatuz. Poliziak bi emakumeen etxera joan ziren, Bilbo erdialdean. Bertan topatu zuten biktima, 86 urtekoa, hilik, lepoan labana sartuta.
Ustezko hiltzaileak, 91 urtekoa, bere burua ere zauritu zuen. Horregatik, Basurtuko erietxera eraman zuten eta bertan dago zauriak sendatzeko. Ertzaintzak ikerketa ireki du, baina, Segurtasun Sailak aurreratu zuenez, baliteke erasoa eztabaida baten ondotik gertatu izana.
Bestalde, pertsona bat zendu zen ostegunean eta beste hiruk zauriak izan zituzten bi autok parez pare talka egin ondoren. Segurtasun Sailaren arabera, Astigarragan gertatu zen istripua, GI-2132 errepidean, 18.45ean. Chrysler Voyager eta Renault Clio markako bi ibilgailuk egin zuten txoke. Clioaren gidaria hil eta beste autoko hiru kideak zauritu ziren. Suhiltzaileek atera zituzten autoaren barruan harrapatuta gelditutako lagunak.
EAEn 2015ean 53 pertsona hil ziren trafiko istripuetan, 2014an baino 24 gehiago.
Urtezahar gaueko gertakariei dagokienez, material piroteknikoa erabiltzeagatik 33 edukiontzi erre ziren Bilbon. Udaltzaingoak bi lagun identifikatu zituen. Etxeetan ere lau sute txiki sortu ziren material piroteknikoarekin eta motor bat eta auto bat kaltetu ziren. Getxon auto bat kiskali zen.

Irainak txapeldunari bere hizkuntza erabiltzeagatik

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes
