Profesional berria

GUPIDARIK EZ ARTEAGAREKIN BERE DEBUT EGUNEAN

Asier Arteagak ez zuen amestutako debutik izan profesionaletan eta 22-6 galdu zuen Lasarte-Oriatik gerturatutako pilotazale andanaren aurrean. Distirarako aukerarik apenas izan zuen gainera gipuzkoarrak, Ander Imazek erabat menderatu baitzuen oraindik beldurrez ari den Ibai Zabala. Victorrek dozena bat tanto egin zituen.

Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS