Lazaro duela bi urte desagertu zela gogoratuko dute Gasteizen

Kolonbiako Guajira eskualdean Borja Lazaro desagertu zenetik bi urte pasatu direla gogoratzeko gertukoek elkarretaratze bat deitu dute ostiralean Gasteizko Posta plazan. Kolonbiako eta Estatu espainoleko agintariei Lazaro aurkitzeko lanekin jarraitzeko eskatzea da helburua.