Harriak
Harriek ez dute begirik!», esaten ziguten jolastokian; harriekin jolastuz gero, norabide propiorik gabeko harrien ardura har genezan behintzat. Eta harrien arduradun egin gara. Arestiren harrizko herria irakurriz, Sarriren herririk gabeko harriak berrirakurriz eta Anariren ohe azpiko harriak irudikatuz; Orreagaz geroztik, gure gain hartu ditugu herri honetan izandako harri jausi guztien ardura, baita karriketako galtzada-harrien matxinadetan izandako jomuga okerren ardura ere. Aspaldi utzi genion harriak jaurtitzeari eta adiskidetzeari ekin diogu erreketako harriekin gorpuak ezkutatu edo harrien kontra buruak kolpatu dituztenen aurkako mendekuak utzita. Baina mendekuei eutsiz harriak ezartzen jarraitzen dutenak badira, Orreagatik urrun, ehunka kilometrora altxatutako harrizko ziegen arduradun. Eta ziega bakoitzaren atzean bizitza dago eta bizitza galtzen ari dira harresira iristeko harriz jositako kilometroak egiten dituztenak. Harresiez baliatzen direlako bizitzeak behar duen duintasuna urratzeko, eskubide bakoitzaren gainean harri bat jarriz. Wislawa Szymborskak sartzen uzteko erregutzen dio harri bati poema batean, baina harriak, «aterik ez dut» erantzun dio. Harriek ez dute ez begirik, ez aterik. Entzuten ez dutenez eta atetik sartzerik ez denez gero, denon artean ekin beharko diogu mugitzeari, harriak mugi daitezen.

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo

«El imperio norteamericano quiere llevarse el petróleo sin pagar»

Una iniciativa europea contra el pacto UE-Israel busca un millón de firmas
