«Eztabaidak literaturarekin», bihartik aurrera Bidebarrietan
“Eztabaidak literaturarekin” programaren edizio berria bihar inauguratuko da Bilboko Bidebarrieta kulturgunean. Jendaurreko elkarrizketen bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen ekimenak bi gonbidatu nagusi izango ditu lehenengo hitzordu horretan. Batetik, Martin Olmos 2015eko gaztelaniazko narratiban Euskadi Literatura Saria eta, bestetik, Pablo Martinez Zarracina kazetari eta idazlea. Literaturaren eta kazetaritzaren arteko harremanari buruz arituko dira bi gonbidatuak. Eztabaidak edo elkarrizketak hilero egiten dira, asteartearekin, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan. Biharko saioan, Juan Carlos de Rojo kazetaria izango da ekitaldiaren gidaria.

Temas del día
«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Euskal Herria
Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»

Mundo
Los kurdos lo pierden todo contra Damasco

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo