Ez pintada eta ez huste, adostasuna nahi du Tolosako EH Bilduk
Gatazka eta liskarrei irtenbidea emateko era bakarra elkarrizketa dela sinestuta, bi eragileei, hau da, Tolosako Gazte Asanbladari eta Udalari, harremanetan jarri eta adostasunera irits daitezela eskatu zien EH Bilduk.
Koalizioaren aburuz, Gazte Asanbladak ostegunean udaletxearen aurrean eman zuen prentsaurrekoak eta EAJren egoitzan agertu ziren pintadek gauza bat islatzen dute: gazteen eta Udalaren arteko gatazka.
Gazte Asanbladak salatu zuenez, asteazken goizaldean Ertzaintzak «inolako agindurik gabe» hustu zuen gaztetxea. Gabonetan okupatu zuten neska-mutilek Izaskunerako bidean dagoen lantegi zaharra eta tokia txukuntzen ari ziren.
EH Bilduk argi du gazteek beren proiektua gauzatzeko espazioa izateko eskubide osoa dutela eta, gainera, Udalak badituela zenbait espazio huts horretarako eskain ditzakeenak. Bestalde, egoerari irtenbidea aurkitzeko helburua denek izanda, ez zaio «bidezkoa» iruditzen Batzokiari pintadak egitea.
Elkartu, hitz egin eta denon onerako adostasun batera iristeko eskaera luzatu zien batzuei zein besteei.

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete

Euskal Estatua helburu, egitekoa eta zuzendaritza eraberritu ditu Sortuk

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
