Zumeek ergatiboa behar
Titikaka lakua izan dut gogoan azken egunotan. Aimarak baino gehiago, kasu honetan, ur-ontziak egiteko eurek erabiltzen dituzten zumeak, gogoan. Bai, nonbait badira zumeak hemengo Lakua horren ondoko Legebiltzarreko Autogobernu Lantalde horretan ontzi berria egiten hasteko. Tira, ontzia eraiki aurretik, ontziolaren orubea lurralde politikoan egoki kokatzea da orain lehentasuna. Oinarriak lur sendoan. Gerokoak geroko. Orubea ganorazkoa ez bada, lur mugikorretan bada, ontzi eraikia ito egin daiteke uretan sartu eta segituan, lehenengo klima aldaketari eutsi ezinean. Bai, ura bizitzarako ezinbestekoa izanda ere, hainbat jende itota hiltzen da, Mediterraneoa etengabeko lekukoa dela. Beraz, ez ditzagun bazterrak nahas! Uretan egonda ere!
Tira, ponentzien harira! Adosgune nahi da lantalde hori bihurtu. Hortaz, jauzi handia izango litzateke auskalogune izatetik adosgune izatera igarotzea! Hots, ados jartzea, oinarriak beti oinarri. Bikotasuna dakar burura ados horrek, hizkuntzen nahasian, baina aldebikoa helburu hartu baliteke ere, aldebakarrekoa izan daiteke, besterik ezean, abiapuntu. Azken batez, denbora baino gehiago, askozaz ere, denbora betetzea baita inportante, eraginkor esate aldera.
Balizko adostasuna balego, hurrengo fasea testu artikulatua idaztekoa litzateke. Baina gauzak faseka omen doazenez, hori, seguruenik, hurrengo legegintzaldiaren faserako uzten da, orduko ontziola politikoa bestelakoa izan daitekeen arren. Hara, nik politika kontuak faseka baino gehiago continuum batean ulertzen ditut, baina tira! Harira! Funtsezkoa izango da ikustea balizko testu artikulatuan ergatiboak hartzen duen funtzioa, Nork, horrek erakusten baitu aditz iragankorraren subjektua zein den, etorkizunaren bidean. Hots, zumeak nork landu ontziaren diseinuan.

Eztarriak gabonetarako prest, ura bere bidean-ekin

El servicio de ambulancias de Osakidetza, de camino a urgencias

Peixoto, euskararen eskutik abertzaletu zen betiereko militantea

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai
