210.000 euro Oihaneder Euskararen Etxeko programazioa prestatzeko
Gasteizko Udalak 210.000 euro inbertituko ditu Oihaneder Euskararen Etxean «programazio erakargarri, euskaltzale eta kalitatekoa eskaini ahal izateko», atzo Udal Gobernuak azpimarratu zuenez, «euskara baita ardatz nagusia espazio horretan».
Udaletxean egindako prentsaurrekoan, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak hiri «euskalduna, eleaniztuna eta kohesionatua» defendatu zuen, eta euskararen garrantzia nabarmendu zuen. «Gizarte kohesiorik gabe ez dago hizkuntza politika iraunkorrik. Eta Oihanederreko lana ezinbestekoa da horretarako», gaineratu zuen.
Helburu horri begira, Oihanederren euskarazko kultur jardueren programa antolatzeko ardura Lazarraga elkarteari esleitu dio Udalak; izan ere, Lazarraga izan da lehiaketara aurkeztu den elkarte bakarra. Gasteizko alde zaharrean dagoen jauregi honetan egiten diren gainerako jarduerekin koordinatu beharko du Lazarraga elkarteak bere programazioa.
Aisialdia eta kulturgintza
Oihaneder Euskararen Etxearen webgunean hauxe dio: «Oihaneder aisialdiari eta kulturgintzari lotutako topagune naturala da, eta Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren oinarrietako bat. Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa da. Kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio da. Sortzaileen elkargunea da, formaziorako espazioa, eta batez ere euskaltzale zein kulturzale guztion erreferentea».
Oihanederren funtzionamendua erakunde eta euskal eragileen arteko lankidetzan oinarritzen da.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
