KLIK

Izotz gainean nabigatzen

Bela handiak ditu, haizearen indarrari ahalik eta etekin handiena ateratzeko; ontzia bera txikia da ez du-eta olatuen enbata handirik jaso behar, ezta korronteen indarrei erantzun ere. Gurean ez, baina neguan hotz egiten duen toki askotan ohikoak dira izotz-ontziak. Irudian agertzen diren bi lagunak ontzia Alemania iparraldeko Saaler Bodden laku izoztuan daramate, gure begietara arraroa bezain ederra den irudia sortuta.Jens BUTTNER | AFP