Luis Vioqueren «Zeruertz amaigabea» erakusketa, Gasteizen
Luis Vioque argazkilari madrildarraren “Zeruertz amaigabea” erakusketa ikusgai dago Gasteizko Amarika aretoan martxoaren 13ra bitarte. Lan hautatuak dira erakutsiko direnak, denak 1995ean eginak. Argazkilariaren aburuz, zeruertza da «zalantzarik gabe» egiten dituen lan gehienetan «gailen eta obsesiboki nabarmentzen den elementua». «Espazio irekiak, non paisaia den gailen eta zeruertza paisaia horien arteko lokailu», azaldu du. Vioquek 1989az geroztik du interesa argazkigintzan eta harrezkero autodidakta izan da, lantegi eta ikastaroetan jasotakoaz jantziz bere burua. Paisaia argazkietan aditua da eta Gasteizen ere horiek erakusten ditu, denak erretratu panoramikoak.

Cultura
«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Mundo
Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Temas del día
Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

Temas del día
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Temas del día