IAk «ikasle baterajotze nazionala» deitu du martxoaren 17rako
Ikasle Abertzaleek «ikasle baterajotze nazionala» deitu dute martxoaren 17rako, «Euskal Herriko herrialde guztietako borrokak bateratzeko eta norabide beraren baitan biltzeko asmoz».
IAk “Apurtzeko eraiki, eraikitzeko apurtu” leloari jarraituz, Lomce legea, EU2015, 3+2 edota frantziar Gobernuak Ipar Euskal Herriko eskoletan «inposatzen duen eredu arrotza» indargabetzeko pausoak emango dituela iragarri zuen.
«Erakuts dezagun ikasleok apurtzen dugunean errealitate berri bat eraikitzen ari garela», azaldu zuten. Horretarako, datozen asteetan «ikastetxeetan kontzientziazio, formakuntza eta antolakuntza asanbladak» egingo dituzte eta unibertsitateen prozesu parte-hartzailearen ondorioak aztertuko dituzte, aurrera begira «borrokak finkatzeko». «Gure apunteak, lanak, baliabideak... kolektibizatu behar ditugu azterketen eta indibidualismo derrigortuaren aurrean, ikasleok kolektiboki elkarri lagundu, eta denok batera sufritu behar dugun egoerari aurre egiteko», azaldu zuten gazteek.
Prozesu horren baitan, «autogestioa eta desobedientziaren bidez Herri Eskolak aurrera eramateko gai» direla erakutsiko dute euren behar eta interesei erantzuten dieten jakintzak partekatuz. «Erakuts diezaiogun Euskal Herriari beste unibertsitate eredu bat eraikitzea posible dela, eta gertatzen ari dela otsailean Gasteizen, martxoan Ibaetan, Bilbon zein Leioan, eta apirilean Nafarroako Unibertsitate Publikoan eraikiko ditugun Herri Unibertsitateen bidez», adierazi zuten.
«Borroka duin bezain itxaropentsu» horretan amaierara arte iristeko prest daudela adierazteko, martxoaren 17an «elkarri helduta pauso bat emateko» deia egin zuten.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
