Asteazkeneko azokaren zain, San Blas jaiak gaur hasiko dira Abadiñon
Gaur bertan hasiko dira Abadiñon San Blas jaiak, aurten asteazken batekin etorriko den azoka ospetsuaren zain. Egitaraua pilota partidek abiatuko dute, Tornosolo trinketean 18.30ean. Gauean, berriz, Alaia Martin eta Fredi Paiaren bertsoekin hornitutako afaria iragartzen du kartelak. Larunbat eta igandean pilota txapelketako partida gehiago izango dira, Oliver magoak ikuskizuna emango du eta “Abadiño auzorik auzo” ibilaldiak izango dira igande goizeko plana osatzeko, arratsaldeko Solozabal kaleko txitxi-burruntziarekin batera.
Jai egitarauko hurrengo hitzordua asteazkenekoa da. Tradizioak agintzen duenari jarraituz, ganadua, baserri-tresneria, burdineria, ortuariak, frutak, gazta, txakolina, ogia, eztia, artisautza eta landareak biltzen dituen azokarako behar den guztia antolatuta dago. Bertaratuko diren saltokien eta abelburuen datuak gaur bertan eskainiko ditu Udalak.
Tradizio handia duen ganadu erakusketaren 24. edizioa da aurtengoa. Baserriko ohiko elikagaien ondoan, hainbat produktu erakusten duen azoka girotzeko ez dira faltako goizean ohiko herri kirolak (probalekuan) eta bertso saioa. Beñat Ugartetxea, Xabier Amuriza eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariak bilduko ditu saioak 12.00etatik aurrera, Ferialeku plazan.
Otsailaren 13an bildots bazkariarekin amaituko diren ospakizunotan, jai parekideen aldeko mezua zabalduko du Udalak.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra
