GARA
DONOSTIA

«Ederra eta piztia», EOSen abonu denboraldian, Iruñean eta Donostian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) eta Malandain Ballet Biarritz “La Belle et la Bête” (“Ederra eta piztia”) ikuskizuna jendaurrean aurkezten ari dira abonu denboraldiaren barnean. Joan den ostegunean taularatu zuten Bilboko Euskalduna jauregian eta aste honetan Iruñean eta Donostian izango da. Gaur bertan Baluarte auditoriumean egongo da ikusgai, eta asteazkenean eta ostegunean, Kursaalen.

“Ederra eta piztia” pasa den abenduan Versaillesko Operan eskaini zuten EOSek eta Malandain Ballet Biarritzek Ainars Rubikisek zuzenduta eta Thierry Malandainen koreografiaz. Kasu honetan, Txaikovskiren obra erabiltzea eta moldatzea erabaki du koreografoak lan berria osatzeko.