Altzariak hautatzearen garrantzia
Urtarrilaren 15ean Suediako Gobernuak bere sostengua kendu zion Mendebaldeko Sahararen independentziari. Hala zioen albisteak, baina nik hauxe irakurri nuen: «Ikeak bere sostengua kendu dio Mendebaldeko Sahararen independentziari», inoiz eman ez dion sostengua, alegia. Azalpena Suediako Kanpo Arazoetako ministro Margot Wolstromek eman zuen, ordea: «Ez dira betetzen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aintzatesteko Nazioarteko Zuzenbideak ezarritako irizpideak». Orain aspaldi ez dela konturatu ziren horretaz, Marokoko agintariek Ikearen merkataritza gune bat zabaltzea eragotzi zutenean, hain justu. Hortaz, nik besterik irakurri nuen: «Mendebaldeko Saharak ez du altzari dendarik zabaltzeko baimenik emateko ahalmenik. Marokok, bai». Eta Mendebaldeko Saharak independente izateko eskubidea izan arren, marokoarrek ere badute Ikearen altzariak erosteko eskubidea.
Joan den astean, berriz, Suediak saharar herriaren autodeterminazio eskubidea sostengatzen duela berretsi zuen Margot Wolstromek. Ondo. Hala ere, duela hiru urte pasatxo, Suediako Parlamentuak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa onartzeko eskatu zion Stockholmeko Gobernuari, baina hark ez zuen jaramonik egin, eta oraingo koalizio Gobernuak ere ez du pauso hori eman. Ikearen iritziaren zain, nonbait.

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

«El algoritmo se ha erigido en una arma de guerra»

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
