Oihanaren begia
Severine Sajous argazkilariak argazki kamerak banatu ditu Calaisko esparruko errefuxiatuen artean beren eguneroko errealitatea dokumenta dezaten. Jungleye (oihanaren begia) du izena ekimenak eta, Facebook-en duen orrian agertzen denez, helburua «etorkinen ikus-memoria iragankorra sortzea da Calaisen bitartez, ametsari heltzeko azken txanpa».
Argazkietatik abiatuta postalak sortzen ari da Sajous, eta edonork eskura ditzake (Facebook-eko orriak bisitariak “gustukoen” dutena aukeratzera animatzen ditu) nahi dionari bidali ahal izateko. Esaterako, David Cameron Ingalaterrako lehen ministroari. Hona adibidea: «David Cameron agurgarria, nor zara zu lurrean hesiekin zer inguratu behar den erabakitzeko? Zergatik ez dugu bizimodu hobea bilatzeko baimenik? RSVP (erantzuna bidali, mesedez)».
Beste adibide batzuek ez dute hartzaile jakinik, baina mezua argia da: «Gizaki izateko baimenaren zain», dio batek, «Non da gizakien gizatasuna?», beste batek.
Errefuxiatuen bizi-baldintzen errepresentazioa errefuxiatuen beraien eskuetan egoteak egiten du interesgarri eta baliozko ekimena. Irudiaren erregimenean, garrantzitsua da nork duen nor errepresentatzeko boterea. Hala ere, aitortu behar dut “ikus-memoria iragankorra”-ren kontuak kezkatu egiten nauela. Agian, gaur Calaisen daudenek toki hobean amaituko dute. Agian, Calaiseko esparrua desagertuko da Europaren irudi ona berrezartzeko. Baina horrekin ez da errefuxiatuen zein derrigorrezko migrazioaren kontua konponduko. Dadaabek (Kenya) hor jarraituko du.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
