«Ahazteko modukoak eta ahaztu beharrekoak»
Asteotako porrotak alde batera utzi eta final bat dute Ezkurdia-Barriola eta Artola-Albisu bikoteek Oñatin

Hamaikagarren jardunaldi hau mugarria izan daiteke Binakako Txapelketan eta jokatuko diren lau partiden artean, igandean Oñatin Artola-Albisu eta Ezkurdia-Barriola bikoteek jokatuko dutenak gauzak erabat erabakita utz ditzake finalerdietara begira. Lau pilotariak bat etorri ziren atzo lehia honek «final» itxura duela esatean eta, era berean, lehiaketako unerik larrienean heltzen dira, Asegarcekoak, azken bi partidak galduta eta Aspekoak, asteartean 22-7 galdu eta sekulako kolpea hartuta.
48 ordu eskas pasatu diren arren, asteartean erabat etsita mintzatu zen Abel Barriola hasi da burua altxatzen. «Beharko gainera; aurkariei meriturik kendu gabe, oso partida txarra jokatu genuen. Momentu horretan dena ezkor eta ilun ikusten duzu baina denbora bat pasatu da, gauzak beste modu batera ikusten dituzu eta badakigu gure aukerak baditugula. Beste partida bat da, ahazteko moduko partida egin genuen eta ahaztu beharrekoa; orain aurrera begiratu besterik ez dugu», azaldu zuen Leitzakoak.
Onerako edo txarrerako, lehiaketak ez du etenik eta berehala heldu zaie errebantxarako modua. «Pilotariak, horren erraz galtzen duenean, beti izaten du, erdaraz vergüenza torera esaten den hori, eta arantza hori kentzeko modurik onena kantxan erakustea izaten da».
Bere aurrelari Joseba Ezkurdiak ere onartu zuen, Irujo eta Rezustaren aurka galtzeaz harago, galtzeko modua oso izan zela mingarria, baina oso argi du helburua «azken partida horretara aukerekin iristea» dela, nahiz eta ondo dakien igandekoa irabazi behar dutela horretarako, eta ez da batere erraza izango Artola-Albisu gainditzea.
«Presio pixka bat bai»
Dena dela, azken emaitzak ikusita, ez dirudi Asegarceko bikote gipuzkoarraren aurka jokatzeko unerik txarrena denik. Eurek Tolosan jasotako zaplaztekoaren antzekoa jaso zuten duela bi aste Idiazabalen Altuna III.a-Merino II.aren aurka –22-7 hau ere– eta igandean ere Victor eta Beroizek mendean hartu zituzten.
«Larritzen hasita gaudela esatea agian gehitxo esatea izango da, baina presio pixka bat badugu. Orain arte ematen zuen gauzak oso ondo bideratuta genituela, baina estutzen hasi dira eta aste honetakoa oso partida garrantzitsua dugu, aurkari zuzenak ditugu eta final bat bezala hartu beharreko partida da», azaldu zuen Iñaki Artolak.
Alegikoaren kasua oso esanguratsua da, orain hiru aste sekulako erakustaldia eman baitzuen Tolosan Bengoetxea eta Untoriaren aurka 15 tanto egin ondoren, jokaldiak amaitu ezinda aritu baita azken bi jardunalditan. «Horrela izaten da, konklusio handi baten bila ibiltzen zara, zergatik gertatzen ote den, baina askotan ez da arazo zehatz bat izaten. Batzuetan senti daiteke kolpez justuago zabiltzala edo nonbait mina duzula, baina ez dut halakorik. Azkenean, hau jolas bat da eta ez da beti berdin asmatzen; izan daiteke azken partidetan hasieran txaparekin suerte txarra izan edo ez dudala asmatu eta, agian, horrek konfiantza apur bat galarazi dit, baina ondo gaude».
Herriaren, 40 años y un anhelo
El coqueto frontón de Areta en Laudio acogerá esta tarde las finales del XX Torneo Herriaren, club que cumple asimismo 40 años, por lo que será una cita muy especial en la localidad del Valle de Aiara. En el plano deportivo, tras un torneo que comenzó en octubre, Zubizarreta-Garmendia y Arrizabalaga-Salegi disputarán la final del sub’19, mientras que Albarado-Zabala y Eneko Labaka-Telletxea disputarán la de seniors. En principio, eran Azpiri-Gorrotxategi los que debían jugar este partido, pero han sido elegidos por la Federación de Euskadi para acudir a San Francisco, al 33 aniversario del frontón Basque Cultural Center, por lo que dejan su sitio al gasteiztarra y al de Lezama.
Precisamente, la construcción de un frontón en el centro urbano es el anhelo que quedará patente hoy en las finales de un club que cuenta con 500 socios comprometidos con la proyección de este deporte en Laudio. Y es que, aunque los frontones de los barrios de Latiorro, Areta y Gardea cumplen una gran función, tener un frontón público en el centro urbano puede ser un gran espaldarazo para la pelota. El Ayuntamiento de Laudio dispone ya de espacios de titularidad pública que, al fin, permitiría resolver una deuda institucional con la afición a este deporte y con el pueblo, el único con más de 8.000 habitantes en todo el territorio de Araba que sigue sin un frontón.
También habrá lugar al reconocimiento y Txemi Fernández, primer presidente de Herriaren, y Pablo Gorostiaga recibirán un merecido homenaje. J.O.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
